XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Gurutzeak zortatu laster eta ondikoz, masal arren ez oso gailaki.

Lauburu herrenak sainduak omen haatik, erten zuten lehendabizi monastegitik, mila guduen garaileek, milago zapuzte ahulen bezatzaileek, auskalo zenbat matxinoen lepamoztaileek.

Gurutzen guruztea, arnas arre eta zizpuru zuri, Jerusalemdikako itzuliz geroz erdoil odoleztatuak bidetan iltzatuz.

Hatsarrean bidegurutzetako pikuta, txabalina erhale gero, barkagurutze bihurtuz ostera inork uste baino lehenago.

Batera jalgi ziren denak, gainera (usu hauek), hortarakoxeak diraka (gurutzeak alegia) indartuz zure elurra Lur duk elurraren jabe, ez ni urtzera, zure sua amata ezin zezakeen zuritasuna biguntzera eta gero erresuma berezia bezain ezberdin bat trinkotzera.

Gurutzeak bereberki: zaindariak, zehatzaileak, hagoraleak.

Erregezko Inko gurtuak leinhuruturik, disdis arrandiatsu Urdetegitik jaikiriko Salbatzailearen zama.

Eta zerga zamatsuak, eta ziega itsuak, eta agindu iraunkorrak eta marroak oro atertezinak jazo goikoentzat: gari bila ertenak zirela Zakurripurdirantz, errotako ardatzaren aieneri bedeinkapen elikagarriago batzu eskeintzearren.

Hamarren gogorragoz nagusitzera, janiza hautsiz gizenagotzera.

Zuk bidaliak omen, sorgin arnasen esamesak jasotzeak zilegi balekit hitz barhanei etxaramon, Adur, Urdetegiko gatazka haren ondoren hango lezean gorde eta oihuketa baretutakoan zure lagunak Zakurripurdira abiatu zirenean burdinolara jaisten ikusi ei zintuztenez eta olagizonen tartera nahasten... sinestekoa dateke.

Ezin ukatu zure setaren hutsalaz limurtzerik ahal ez duk usteko...! eta, zioten gainera, bertako burdinezko kaizu erraldoi bati zetxekizkiola harrizko orma tartera itzaltzen eta begitandu, zure jagoleen, udazkeneroko olidiaren zezinari josirik, otordutan ohamen eta musuen arteko txandaketaz gorritzen zinela: (...).